XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ... ta zer arrayo ote zekarren Basurdi orrek?

Alako batean, oju luze bat entzuten da, ixil-illun artan, eta mendi-tontorreko arri kotor zarrak jorik, Aralar'ko oyartzunak irazartzen ditu.

Bereala, eztarri berriek, mendirik-mendi ta ibarrik-ibar, luzatzen dute, ego-aizearen egaletan, Lartaun'en irrintzi ezaguna.

Ba-zirudin arbasoak, bere aspaldiko lozorrotik esnatuta, kanta zaarrak ematen asi zirala, mendi-isla ayetan jeikirik.

Irten dira bere txaboletik artzai guziak, bere makillak eskuetan, deadarka: - Zer da au...?

Nork deitzen gaitu...?

Zer nai digute...?

Eta Aralar'ko su aundiari begira: - Berri aundi bat diau, iñolaz ere...

Ona ala txarra, bañan...?

Nork igarri...!

Ba du onek, bear bada, Basurdi'rekin zer ikusirik...

Zerbait berexi ta premiazkoa zekarren, gaur onara zetorrenean.

Nola bestela, gure aurretik, orren arin eta jaramonik egin gabe, igaro...?

Arduratsu ta illunkerako betartea zizuen...

Berri txarren bat ote zun...?

Etsai berrien sakailketaren bat, agian...?

Zergatik, bañan, orain artega jarri...!

Biar dana ikusiko...

Urrengo goizean, mendiko bide-txigor guziak artzayez beterik ageri ziran.

Aralar mendi kateko artzai jaun zarrak ziran.

Lartaun'enera iritxi ta: - Zure deya entzun dugu, jauna, ta emen gaituzu danak.

- Bai, gauz aundi bat nizuen azaldu bearra, jaunak.

- Zer... Berri gaiztoren bat...?

- Ez, ez.

Ez al dira berri guziak beti gaiztoak izango.

Gaurko au, berri zoriontsu bat duzute...!

- Zer da, bada, Lartaun?

- Entzun, jaunak...